Skip to content

Idazten,sentitu!

mayo 20, 2012

Interesgarria da guztion onurarako zeozer lagungarria egiten dugunean. Wikipedia-ko artikulua honen isla izan da. Ez nekien Wikipedia denona zenik eta denok lagundu ahal genuela horretan. Orduan, informatikako irakasleak edozein gairi buruz bertan idazteko agindu zidanean ulertu nuen ez zela soilik nota ona ateratzeko aukera, baizik eta, etorkizunean idatziko nuen gaiari buruz norbaitek laguntza behar zuenean tresna bilakatu zen nire adimena eta lana.

Horrek lana ondo egitera behartu ninduen eta ondo ezagutzen nuen gai bat aukeratu nuen: Anotnio Lopez artista hiperrealista. Ez zen zaila izan bere bizitzari buruz informazioa jasotzea. Liburu batzuk kontsultatu ostean, eta baita webgune batzuk ere, sintesi bat egin nuen. Ondoren bere estiloa eta obrari buruzko atala landu nuen. Gauza bera izan zen, informazioa batu eta sintesia egin.

Zailena azken zatia izan zen. Askotan pentsatu dut arteari buruzko lanak egin behar direnean ez direla interneten artelanei buruzko azterketa sakonak egiten eta horrek zailtasun asko sortarazten dio artea gutxi menperatzen duen edonori. Horregatik erabaki nuen aztertzen ari nintzen artistaren lau lan aukeratzea eta aurten ikasi ditudan arte kontzeptuak jarraituz artelan horiei buruzko azterketa sakon bat egitea.

Hasieran zaila egin zitzaidan baina lanean zenbat eta aurrerago joan orduan eta errazago.

Ez dakit jende asko erabiliko duen nik egindako lana. Espero dut baietz baina horrela ez izatekotan hobetzea izango da hurrengo pausoa. Hala ere pozten nau Wikipedian parte hartu izateak, jarraitu beharra dago!

Anuncios

From → Uncategorized

Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: