Skip to content

Generoaren gaineko gogoeta

mayo 20, 2013

Image

 

 

Sexu hitzak biologikoki zehaztatutako ezaugarriei egiten die erreferentzia. Ezaugarri biologiko hauek ar ala eme egiten gaituzte. Sexu mailako bereizkuntza nahitaezkoa da giza espeziearen ugalketarako. Sexua biologiarekin dago lotuta.

Genero hitzak eraikuntza psikologiko, sozial eta kultural bati egiten dio erreferentzia. Generoa femeninotzat edo maskulinotzat jotzen diren ezaugarrien eraikuntza psikologiko, sozial eta kulturalari egiten dio erreferentzia. Ezaugarri batzuk emeei eta beste batzuk arrei egozten zaizkie. Ondorioz, generoarekiko ikuspegia alda daiteke gizarte edo kultura batetik bestera. Generoa deitzen dugu desberdintasun biologiko baten esanahi sozialari. Sexua biologiari lotua dago, aldiz, sexuak portaera modu ezberdinak eragiten dituela uste izateak generoari dago lotua.

 Mead izeneko antropologoak XX. mendearen 30. urteetan Ginea Berriko hiru gizataldetan ikerketak egin zituen eta ikerketa horietan ikusi zuen gizatalde guztiak ez zeudela era patriarkalean antolatuta eta gizonen eta andreen rolen arteko banaketa mendebaldeko gizartekoa desberdina zela. Ondorioztatu zuen generoari buruzko kontzeptuak kulturalak direla eta ez biologikoak. Beraz, generoa aztertu beharko da gizarte bakuna bakoitzaren kulturaren elementu bereiziei begiratuz. Gizon eta emakume terminoek irizpide biologikoak dituzte. Maskulino eta femenino terminoek beti seinalatzen dute bi generoetatik espero oi diren ezaugarriak. Nolakoak direla suposatzen diren gizonezkoak eta emakumezkoak. Ondorioz hitz egin daiteke emakume maskulinoez eta gizon femeninoez??

 

60. eta 70. urtetan feminismoaren ikuspegia uste honetan oinarritzen da. Azken batean, sexuak determinatzen du historia eta errealitate desberdin bat sorrarazten du gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat, hau da, sexuen desberdintasun biologikoen gain historia gizona eta emakumea elkarrengandik urrundu eta asimetrikoa den errealitate soziologiko, kultural, psikologiko, ekonomiko bat itxuratzen joan da. Asimetria hau era askotako estereotipo eta roletan ematen da, unibertsala da. Generoa ez litzateke sexua, baina banaezinezko modu batean berekin ekarriko dute. Mundu guztiak ez du berdin ulertzen generoa, baina nolabait, izaera historikoa eta soziala duen kontzeptua da, gizonezkoei eta emakumezkoei egozten zaizkien rolak, identitateak eta baloreak. Generoaren ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:

a) Eraikuntza soziala eta historikoa delako alda daiteke gizarte batetik bestera (garai batetik bestera).

b) Gizarte-harremana da gizonezko eta emakumezkoen arteko harremanak erabakitzen dituzten azaltzen dituelako.

c) Botere harremana.

d) Harreman asimetrikoa da (gizonezko eta emakumezkoen arteko harremanak aukera desberdinak onartzen dituzte).

e) Zeharkakoa da ze genero kategoria ez dago isolaturik. Izan ere sare sozial guztia zeharkatzen du eta beste osagai batzuekin dago harremanetan (klase sozialarekin, etniarekin, hezkuntzarekin, adina, egoera zibila …).

f) Barneratzailea da. Izan ere genero harremanetik eratortzen diren arazoak irtenbidea izango dute bakar bakarrik gizonezko eta emakumezkoengan aldaketak ematen badira.

g) Berdintasun baten bilaketa. Berdintasun bat bilatuko da emakumeek boterearen erabilera lortzen badute, “boterearen erabilera” zentzu zabalenean hartuta: sortu ahal izatea, zuzendu ahal izatea, hautatu ahal izatea, gozatu ahal izatea, hautatua izan ahal izatea …

Anuncios

From → Uncategorized

Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: