Skip to content

PIARRES ADAME.PERTSONAIAK.

mayo 20, 2013
 

Imagen 

Piarres Adame eleberriko protagonista eta subjektua da zalantzarik gabe, bera baita objektua  bat bilatzen duena, jostaketa, ongi pasatzea hain zuzen. Izan ere, bere istorioak kontatzeko daukan moduaren bitartez, hots, zenbait pasarte irrigarri  eginez  barrea eragin  nahi  du  irakurlearengan.  Horren  adibide  argia dugu txikitan emakume batek mesan irakurtzeko eskatu eta ez dakiela ohartzen denean Piarresek duen erreakzioa:

“Etxe-gibelez etxe-gibel, landaz-landa, gathu zehatu bat bezala sartu ninduan  etxera  eta  guan  sorhora  behiekin;  egun  guzian,  behiak alhan  zabiltzalarik,  sasi xoko  batean  gorderik egon  ninduan  eta arrosario erratetik ez ninduan gelditu…”

Edota Piarres eta Pello gaztea Azkaingo herritik hurbil mandozain batekin eta haren bi mandoekin topo egiten dutenean Piarresek aditzera ematen dio oihuka mandozainari zer edo  zer mugitzen ari dela eta erortzeko zorian dagoela eta korrika begiratu ostean konturatzen da ziria sartu diola bete-betean animaliaren buztanaz aritu baita.

Beraz, ikus dezakegunez, bai txikitan bizitako esperientzietan zein Olhetara joaterakoan  bizitakoetan  beti  adarra  jotzen  edota  bromak  egiten  daukagu. Horietaz  ere  baliatzen  da  Pello  gazteari  beti  zentzuduna  izaten  saia  dadin irakasteko:

“Orhoit  hadi,  muthikoa,  mintzatzeak  zilharra  balio  badu  zenbait aldiz, ixiltzeak maizago urhea balio duela; horra zertako gizon zuhurrak, mintzatu baino lehen, biratzen duen mihia ahoan hiruetan bedere. Ahal baduk, Pello, balia hadi solas hoyetaz, ni neroni baliatzen naizen baino hobeki.”

 

Bera da eleberriaren irakaspenaren berri  ematea egokitu zaiona, irakurleari bizitza  positiboki  hartzera  animatzen  duena,  norberak  daukanarekin  pozik sentitzera erakutsi nahi diona:

Yakinxunen arabera nork berak du berea, Mundura agertu denean ekharria zortea; Yainkoak egin bezala nik maite dut Nerea,

Nahiz ez den, yenden ustez, zorionez bethea

 

Pello Piarres Adamekin bidaia egiten duen mutikoa da, Piarresek kontatzen dituen istorio guztien entzule izatea erabakitzen duena, hartzailea, hortaz, eta Olhetarako bidaiaren  narratzailea ere bai. Idazleak Piarresen eta irakurlearen artean sartzen duen elementua  dugu, eleberria loditzeko eta entretenigarria egiteko pertsonaia hain zuzen, ez da erabat  funtsezkoa, Pello barik eleberria ere posible izango litzatekeelako.

 

 

 

 

Anuncios

From → Uncategorized

Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: