Skip to content

Generoaren gaineko gogoeta

Image

 

 

Sexu hitzak biologikoki zehaztatutako ezaugarriei egiten die erreferentzia. Ezaugarri biologiko hauek ar ala eme egiten gaituzte. Sexu mailako bereizkuntza nahitaezkoa da giza espeziearen ugalketarako. Sexua biologiarekin dago lotuta.

Genero hitzak eraikuntza psikologiko, sozial eta kultural bati egiten dio erreferentzia. Generoa femeninotzat edo maskulinotzat jotzen diren ezaugarrien eraikuntza psikologiko, sozial eta kulturalari egiten dio erreferentzia. Ezaugarri batzuk emeei eta beste batzuk arrei egozten zaizkie. Ondorioz, generoarekiko ikuspegia alda daiteke gizarte edo kultura batetik bestera. Generoa deitzen dugu desberdintasun biologiko baten esanahi sozialari. Sexua biologiari lotua dago, aldiz, sexuak portaera modu ezberdinak eragiten dituela uste izateak generoari dago lotua.

 Mead izeneko antropologoak XX. mendearen 30. urteetan Ginea Berriko hiru gizataldetan ikerketak egin zituen eta ikerketa horietan ikusi zuen gizatalde guztiak ez zeudela era patriarkalean antolatuta eta gizonen eta andreen rolen arteko banaketa mendebaldeko gizartekoa desberdina zela. Ondorioztatu zuen generoari buruzko kontzeptuak kulturalak direla eta ez biologikoak. Beraz, generoa aztertu beharko da gizarte bakuna bakoitzaren kulturaren elementu bereiziei begiratuz. Gizon eta emakume terminoek irizpide biologikoak dituzte. Maskulino eta femenino terminoek beti seinalatzen dute bi generoetatik espero oi diren ezaugarriak. Nolakoak direla suposatzen diren gizonezkoak eta emakumezkoak. Ondorioz hitz egin daiteke emakume maskulinoez eta gizon femeninoez??

 

60. eta 70. urtetan feminismoaren ikuspegia uste honetan oinarritzen da. Azken batean, sexuak determinatzen du historia eta errealitate desberdin bat sorrarazten du gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat, hau da, sexuen desberdintasun biologikoen gain historia gizona eta emakumea elkarrengandik urrundu eta asimetrikoa den errealitate soziologiko, kultural, psikologiko, ekonomiko bat itxuratzen joan da. Asimetria hau era askotako estereotipo eta roletan ematen da, unibertsala da. Generoa ez litzateke sexua, baina banaezinezko modu batean berekin ekarriko dute. Mundu guztiak ez du berdin ulertzen generoa, baina nolabait, izaera historikoa eta soziala duen kontzeptua da, gizonezkoei eta emakumezkoei egozten zaizkien rolak, identitateak eta baloreak. Generoaren ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:

a) Eraikuntza soziala eta historikoa delako alda daiteke gizarte batetik bestera (garai batetik bestera).

b) Gizarte-harremana da gizonezko eta emakumezkoen arteko harremanak erabakitzen dituzten azaltzen dituelako.

c) Botere harremana.

d) Harreman asimetrikoa da (gizonezko eta emakumezkoen arteko harremanak aukera desberdinak onartzen dituzte).

e) Zeharkakoa da ze genero kategoria ez dago isolaturik. Izan ere sare sozial guztia zeharkatzen du eta beste osagai batzuekin dago harremanetan (klase sozialarekin, etniarekin, hezkuntzarekin, adina, egoera zibila …).

f) Barneratzailea da. Izan ere genero harremanetik eratortzen diren arazoak irtenbidea izango dute bakar bakarrik gizonezko eta emakumezkoengan aldaketak ematen badira.

g) Berdintasun baten bilaketa. Berdintasun bat bilatuko da emakumeek boterearen erabilera lortzen badute, “boterearen erabilera” zentzu zabalenean hartuta: sortu ahal izatea, zuzendu ahal izatea, hautatu ahal izatea, gozatu ahal izatea, hautatua izan ahal izatea …

PIARRES ADAME.PERTSONAIAK.

 

Imagen 

Piarres Adame eleberriko protagonista eta subjektua da zalantzarik gabe, bera baita objektua  bat bilatzen duena, jostaketa, ongi pasatzea hain zuzen. Izan ere, bere istorioak kontatzeko daukan moduaren bitartez, hots, zenbait pasarte irrigarri  eginez  barrea eragin  nahi  du  irakurlearengan.  Horren  adibide  argia dugu txikitan emakume batek mesan irakurtzeko eskatu eta ez dakiela ohartzen denean Piarresek duen erreakzioa:

“Etxe-gibelez etxe-gibel, landaz-landa, gathu zehatu bat bezala sartu ninduan  etxera  eta  guan  sorhora  behiekin;  egun  guzian,  behiak alhan  zabiltzalarik,  sasi xoko  batean  gorderik egon  ninduan  eta arrosario erratetik ez ninduan gelditu…”

Edota Piarres eta Pello gaztea Azkaingo herritik hurbil mandozain batekin eta haren bi mandoekin topo egiten dutenean Piarresek aditzera ematen dio oihuka mandozainari zer edo  zer mugitzen ari dela eta erortzeko zorian dagoela eta korrika begiratu ostean konturatzen da ziria sartu diola bete-betean animaliaren buztanaz aritu baita.

Beraz, ikus dezakegunez, bai txikitan bizitako esperientzietan zein Olhetara joaterakoan  bizitakoetan  beti  adarra  jotzen  edota  bromak  egiten  daukagu. Horietaz  ere  baliatzen  da  Pello  gazteari  beti  zentzuduna  izaten  saia  dadin irakasteko:

“Orhoit  hadi,  muthikoa,  mintzatzeak  zilharra  balio  badu  zenbait aldiz, ixiltzeak maizago urhea balio duela; horra zertako gizon zuhurrak, mintzatu baino lehen, biratzen duen mihia ahoan hiruetan bedere. Ahal baduk, Pello, balia hadi solas hoyetaz, ni neroni baliatzen naizen baino hobeki.”

 

Bera da eleberriaren irakaspenaren berri  ematea egokitu zaiona, irakurleari bizitza  positiboki  hartzera  animatzen  duena,  norberak  daukanarekin  pozik sentitzera erakutsi nahi diona:

Yakinxunen arabera nork berak du berea, Mundura agertu denean ekharria zortea; Yainkoak egin bezala nik maite dut Nerea,

Nahiz ez den, yenden ustez, zorionez bethea

 

Pello Piarres Adamekin bidaia egiten duen mutikoa da, Piarresek kontatzen dituen istorio guztien entzule izatea erabakitzen duena, hartzailea, hortaz, eta Olhetarako bidaiaren  narratzailea ere bai. Idazleak Piarresen eta irakurlearen artean sartzen duen elementua  dugu, eleberria loditzeko eta entretenigarria egiteko pertsonaia hain zuzen, ez da erabat  funtsezkoa, Pello barik eleberria ere posible izango litzatekeelako.

 

 

 

 

Idazten,sentitu!

Interesgarria da guztion onurarako zeozer lagungarria egiten dugunean. Wikipedia-ko artikulua honen isla izan da. Ez nekien Wikipedia denona zenik eta denok lagundu ahal genuela horretan. Orduan, informatikako irakasleak edozein gairi buruz bertan idazteko agindu zidanean ulertu nuen ez zela soilik nota ona ateratzeko aukera, baizik eta, etorkizunean idatziko nuen gaiari buruz norbaitek laguntza behar zuenean tresna bilakatu zen nire adimena eta lana.

Horrek lana ondo egitera behartu ninduen eta ondo ezagutzen nuen gai bat aukeratu nuen: Anotnio Lopez artista hiperrealista. Ez zen zaila izan bere bizitzari buruz informazioa jasotzea. Liburu batzuk kontsultatu ostean, eta baita webgune batzuk ere, sintesi bat egin nuen. Ondoren bere estiloa eta obrari buruzko atala landu nuen. Gauza bera izan zen, informazioa batu eta sintesia egin.

Zailena azken zatia izan zen. Askotan pentsatu dut arteari buruzko lanak egin behar direnean ez direla interneten artelanei buruzko azterketa sakonak egiten eta horrek zailtasun asko sortarazten dio artea gutxi menperatzen duen edonori. Horregatik erabaki nuen aztertzen ari nintzen artistaren lau lan aukeratzea eta aurten ikasi ditudan arte kontzeptuak jarraituz artelan horiei buruzko azterketa sakon bat egitea.

Hasieran zaila egin zitzaidan baina lanean zenbat eta aurrerago joan orduan eta errazago.

Ez dakit jende asko erabiliko duen nik egindako lana. Espero dut baietz baina horrela ez izatekotan hobetzea izango da hurrengo pausoa. Hala ere pozten nau Wikipedian parte hartu izateak, jarraitu beharra dago!

ANTONIO LOPEZ AZTERTZEN!!

<a style=”font-style: normal; line-height: 18px; text-decoration: underline;” href=”https://adirantxokoa.files.wordpress.com/2012/05/antonio-lopez-garcia.jpg”><img class=” wp-image alignright” src=”https://adirantxokoa.files.wordpress.com/2012/05/antonio-lopez-garcia.jpg?w=590&#8243; alt=”Image” width=”413″ height=”309″ /></a>
<div><span style=”text-decoration: underline;”>
</span>Antonio Lopez artista , <a href=”http://es.wikipedia.org/wiki/Tomelloso”>Tomellosokoa</a&gt;, egun hiperrealismo estiloa lantzen duen artistarik esanguratsuena <a href=”http://es.wikipedia.org/wiki/Espa%C3%B1a”>Espainiako</a&gt; estatuan. Errealismoa lantzen hasi zen artista dugu Antonio Lopez baina denbora aurrera egin ahala estiloz aldatu zuen eta <a href=”http://es.wikipedia.org/wiki/Realismo”>errealismoaren</a&gt; tendentziarik erradikalena jorratzeari ekin zion: <a href=”http://es.wikipedia.org/wiki/Hiperrealismo”>hiperrealismo</a&gt;. Gaztetatik ikusi zion bere osabak artista izateko behar zen bokazioa bazuela.</div>
<div>

Hiperrealismoa Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen, XX. mendeko 60. hamarkadan. Pintura errealistaren tendentzia erradikala da, zeinek proposatzen duen errealitatea objetiboki eta fideltasunez irudikatzea. Batzuetan nahastu egiten da hiperrealismoa “<a href=”http://es.wikipedia.org/wiki/Fotorrealismo”>fotorrealismoarekin</a>”, hau ere errealismoaren tendentzia bat izanda baina ez hiperrealismoa bezain erradikala.

Korronte artistiko hau bereizten da artista hiperrealistek irudien manipulaziorako baliabide tekniko eta fotografikoen bitartez  bilatu eta aurkitzen duten  errealitatearen itzulpen literala eta fotografikoagatik. Olio pinturan eta baita eskulturan ere lortzen dute argazki batek eskaintzen duen zehaztasun eta enkoadraketa berbera.

Hala ere, margolari bakoitzak bere berezko ukitua ematen die bere lanei irudiari buruzko iritzia adieraziz.

Korronte hau bai pinturan bai eskulturan ematen da. Pinturan esaterako argazkiak kopiatu egiten dira edo argazkietan ikus daitezkeen efektuak errepikatzen saiatzen da.

Pinturan lantzen diren gaiak izaten dira orokorrean: hiri-paisaiak, gorputzak, paisaiak, denden fatxadak, erretratoak eta bodegoiak. Teknikari dagokionez, argazki kamera bat erabiltzen da margoztuko denaren argazkia egiteko eta ondoren argazkia irudikatu egiten da zehaztasunez argazki bat dirudi arte.

Artista askok erabiltzen dute argazkiaren trikimailua baina aztertzen ari garen artistak, ordea, ez du gogoko argazki batetik margotzea. Nahiago du pintatuko duenara hurbiltzea, kontaktua izatea, begiekin errealitatea ikustea…

Bere lan batzuk izugarriko dirutzagatik saldu izan dira.

Artista honi buruzko informazioa nahi izatekotan:

<a href=”http://www.arteespana.com/antoniolopezgarcia.htm”>http://www.arteespana.com/antoniolopezgarcia.htm</a&gt;

<a href=”http://www.artespain.com/antonio-lopez-garcia/biografia_de_antonio_lopez_garcia.htm”>http://www.artespain.com/antonio-lopez-garcia/biografia_de_antonio_lopez_garcia.htm</a&gt;

<a href=”http://www.arteseleccion.com/maestros-es/lopez-antonio-205″>http://www.arteseleccion.com/maestros-es/lopez-antonio-205</a&gt;

<a href=”http://www.plusesmas.com/nostalgia/biografias/antonio_lopez_garcia/”>http://www.plusesmas.com/nostalgia/biografias/antonio_lopez_garcia/</a&gt;

<a href=”http://www.museobilbao.com/exposiciones/antonio-lopez-166″>http://www.museobilbao.com/exposiciones/antonio-lopez-166</a&gt;

Antonio López García : años de formación / [dirigen, Miguel Fernández-Braso, José-Miguel Ullán ; colaboran, Antonio Bonet Correa … et al.], [Madrid] : Rayuela, D.L. 1977

<a href=”http://www.artelista.com/hiperrealismo.html”>http://www.artelista.com/hiperrealismo.html</a&gt;

</div>
<div><a href=”https://adirantxokoa.files.wordpress.com/2012/05/antonio-lopez-garcia.jpg”&gt;
</a></div>

Antonio Lopez aztertzen!

Image


Antonio Lopez artista , Tomellosokoa, egun hiperrealismo estiloa lantzen duen artistarik esanguratsuena Espainiako estatuan. Errealismoa lantzen hasi zen artista dugu Antonio Lopez baina denbora aurrera egin ahala estiloz aldatu zuen eta errealismoaren tendentziarik erradikalena jorratzeari ekin zion: hiperrealismo. Gaztetatik ikusi zion bere osabak artista izateko behar zen bokazioa bazuela. 

Hiperrealismoa Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen, XX. mendeko 60. hamarkadan. Pintura errealistaren tendentzia erradikala da, zeinek proposatzen duen errealitatea objetiboki eta fideltasunez irudikatzea. Batzuetan nahastu egiten da hiperrealismoa “fotorrealismoarekin”, hau ere errealismoaren tendentzia bat izanda baina ez hiperrealismoa bezain erradikala.

Korronte artistiko hau bereizten da artista hiperrealistek irudien manipulaziorako baliabide tekniko eta fotografikoen bitartez  bilatu eta aurkitzen duten  errealitatearen itzulpen literala eta fotografikoagatik. Olio pinturan eta baita eskulturan ere lortzen dute argazki batek eskaintzen duen zehaztasun eta enkoadraketa berbera.

Hala ere, margolari bakoitzak bere berezko ukitua ematen die bere lanei irudiari buruzko iritzia adieraziz.

Korronte hau bai pinturan bai eskulturan ematen da. Pinturan esaterako argazkiak kopiatu egiten dira edo argazkietan ikus daitezkeen efektuak errepikatzen saiatzen da.

Pinturan lantzen diren gaiak izaten dira orokorrean: hiri-paisaiak, gorputzak, paisaiak, denden fatxadak, erretratoak eta bodegoiak. Teknikari dagokionez, argazki kamera bat erabiltzen da margoztuko denaren argazkia egiteko eta ondoren argazkia irudikatu egiten da zehaztasunez argazki bat dirudi arte.

Artista askok erabiltzen dute argazkiaren trikimailua baina aztertzen ari garen artistak, ordea, ez du gogoko argazki batetik margotzea. Nahiago du pintatuko duenara hurbiltzea, kontaktua izatea, begiekin errealitatea ikustea…

Bere lan batzuk izugarriko dirutzagatik saldu izan dira.

Artista honi buruzko informazioa nahi izatekotan:

http://www.arteespana.com/antoniolopezgarcia.htm

http://www.artespain.com/antonio-lopez-garcia/biografia_de_antonio_lopez_garcia.htm

http://www.arteseleccion.com/maestros-es/lopez-antonio-205

http://www.plusesmas.com/nostalgia/biografias/antonio_lopez_garcia/

http://www.museobilbao.com/exposiciones/antonio-lopez-166

Antonio López García : años de formación / [dirigen, Miguel Fernández-Braso, José-Miguel Ullán ; colaboran, Antonio Bonet Correa … et al.], [Madrid] : Rayuela, D.L. 1977

http://www.artelista.com/hiperrealismo.html


EUSKARAREN ALDAERAK-GLOSARIOA

Hau bai hizkuntzaren erabileran trebetasuna!

   

1- Soziolinguistika eta dialektologia: azalpen nagusia.

1.2- Helburuak eta zereginak

Hizkuntza

Komunikatzeko balio duen tresna da, komunidade bereko kideen zeinu bokaliko jakin batzuez eratutako sistema. Hizkuntza honela antolatu ahal da:

  • Ama-hizkuntza: Hiztunak haurtzaroan ikasitako hizkuntzari deritzo.
  • Hildako hizkuntza: Egun, komunikatzeko erabiltzen ez diren hizkuntzak
  • Bizirik jarraitzenduen hizkuntza: Gaur egun bai idatziz, bai ahoz, komunikatzeko erabiltzen diren hizkuntzak

 Hizkuntza beraren barruan bi komunikazio era ezberdin ageri dira: hizkuntza idatzia eta ahozko hizkuntza

Soziolinguistika

Soziolinguistika hizkuntzalaritzaren atal bat da. Etnolinguistika, soziologia, geografia linguistikoa eta dialektologiarekin batera jarri beharko genuke jorratzen duen esparrua kontutan harturik. Soziolinguistikak hizkuntzan eta gizartean ematen diren fenomenoen arteko azterketa egiten. Soziolinguistikak hizkuntza bere osotasunean hartu eta hizkuntzaren  eta gizartearen egituraren arteko lotura bilatzen du.

Soziolinguistikak ardatz horizontala jorratzen duela esaten da, izan ere, gizartean oinarritzen baita. Igorlearen egoera kontutan hartzen du (jatorri etnikoa, lanbidea, klase soziala, adina, sexua, …) eta azterketa ezaugarri berdinak dituzten lekukoekin egiten da.

Dialektologia

Dialektologia hizkuntzalaritzaren atal bat da. Hizkuntzaren banaketa dialektala egiteaz gain, hizkuntzaren aldakien eta aldaeren azterketa diatopikoa eta diastratikoa egiten du, garaiak eta estiloak kontutan hartuz. Aurretik adostutako irizpide batzuetan oinarritzen diren inkestak egiten dituzte, gehienetan inkestatuak adineko pertsonak direlarik (ahal bada euren herritik kanpo gutxi ibiliak). Erantzunak jaso ondoren, azterketa lanak hasten dira, eta azterketa lan horietatik isoglosak agertzen dira, dialektoen mugak eta ezaugarriak zehaztuz. Oro har, dialektoak aztertzen dituela esan dezakegu. Metodologiaren aldetik bi adarretan banatzen da: geografia lingusitikoa eta geolinguistika

Kasu honetan, geografia oinarria denez, ardatz bertikala jorratzen duela esan ohi da

Dialektoa

Bere sistema lexiko, sintaktiko eta fonetiko berezia duen hizkuntzaren forma bat da. Hizkuntza bera baino lurralde txikiagoetan erabiltzen da eta isoglosen  bitartez mugatzen da.

                          Kanpo irizpideetatik:

  • Historikoa:
  • Arkaikoa: Dialekto zaharrak
  • Berria: Dialekto berriagoak
  • Geografikoa: Bablea adibidez
  • Literarioa: Dialekto prestigiodunak, literaturan askotan erabiliak izan direnak
  • Soziala: Soziolektoak

            Erabileraren ikuspuntutik:

  • Normala: Bizirik dagoena
  • Beherunzkoa: Galtzear dagoena
  • Ondarrekoa: Gauregun aztarna batzuk mantentzen dituen dialektoa
  • Galdua: Jada galduta dagoena

 

Euskalkiak

Euskaran ematen diren dialektoak

Geografia linguistikoa

Hizkuntzetan ematen diren aldaketak aurkitu eta eurak erlazionatzen dituen dialektologiaren adarretako bat dela esan genezake. Ez dago adostutako definiziorik.

Geolinguistika

Jatorri geografiko ezberdinetako pertsonek hizkuntzari ematen dioten erabileretan ematen diren aldaketak aztertzen dituen dialektologiaren adar bat.

Etnolinguistika

Etnolinguistika hizkuntza kulturaren adierazpen lez ulertuta eta komunikazioaren egoerarekin harremanean dagoelarik aztertzen du. Jorratzen dituen gaien artean honako hauek aurki daitezke: hizkuntza eta munduaren ikuspuntuaren arteko harrema eta elebitasunean bizi den herri baten arazoak (esate baterako).

1.2- Hizkuntzaren bariazioa

Aldaera

Aldaerak formaren ikuspuntutik ezberdinak diren arren eduki berdina duten adierazpenak dira. William Labov soziolinguistaren ustez, aldaera linguistikoak gauza bera esateko dauden aukerak dira, erreferente bakarra adierazten duten forma ezberdinak. Ikus dezakegun lez, bi aditu hauek gauza bera esan nahi dute. Aldaerak aktuazio maila (berba egiterakoan) agertzen dira eta aldagai baten inguruan kokatzen dira. Hauen agerpenerako hainbat arrazoi ezberdin daude, baina arrazoi nagusia batez ere, hizkuntzak aldatzeko daukan aukeran oinarritzen da.

Aldagaia

Aldagaia erreferente bakarra adierazten duten forma ezberdinen multzoa da, hau da, erreferente bereko aldaeren multzoa.

Bariazio linguistikoa

Hizkuntzaren erabileran gauza bera adierazteko forma ezberdinak txandakatzerakoan erabiltzen diren fenomenoak dira

Hizkuntzaren bariazioa

Hizkuntzaren erabileran gauza bera adierazteko forma ezberdinak daude, eta berba egiterakoan txandakatu egiten dira. Gertakari horri hizkuntzaren bariazioa esaten zaio. Beste modu batera esanda: hizkuntza-bariazioa hizkuntza baten barnean erabiltzen den hizkuntza-barietateen multzoa da (Euskalterm).

Bi talde nagusi daude: diastratikoa eta geografikoa edo diatopikoa.

  • Bariazio diastratikoa: Gizatalde batek erabiltzen duen hizkuntza aldaera mota. Soziolinguistika, aztertzerako orduan gizartean oinarritzen da, izan ere, aztertutako gizataldearen ezaugarriak kontutan hartzen ditu (adina, sexua, maila sozioekonomikoa, hezkuntza maila, lanbidea, egoera historikoa, egoera pragmatikoa, …); eta, beraz, horizontala da.
  • Bariazio geografikoa edo diatopikoa: Aldaera batzuk lurralde zehatzetan gertatu eta erabiltzen dira (dialektologianaldaki izena ematen diete), eta lurralde batetik bestera aldatu egiten dira. Dialektologia, orduan, banaketa geografikoan oinarritzen da, lurraldeetan gertatzen diren aldakiak jasoz eta ikertuz. Horregaitik, bertikala dela esan dezakegu.
Soziolektoa

Soziolektoa gizatalde, klase sozial, adin-talde, … bakoitzak erabiltzen duen hizkuntza aldaera da.Soziolinguistika arduratzen da honen azterketaz.

Idiolektoa

Pertsona batek momentu jakin batean bere hizkuntzari ematen dion erabilera: Norberaren hizkera.

Bariazioa

Bariazio lingusitikoa hizkuntzaren aldakortasunean oinarritzen den epe laburreko hizkuntzaren erabilera zehatz eta berezia, denbora laburrez ematen den “aldaera”

Aldaketa

Aldaketa linguistikoa hizkuntzaren aldakortasunean oinarritzen den epe luzeko hizkuntzaren erabilera zehatz eta berezia, denbora luzez ematen den “aldaera”

1.3- Hizkuntza jarrerak

Hizkuntza jarrerak jasotzeko metodoak

Konduktista

Konduktismoa fenomeno linguistikoak azaltzeko ikus daitezkeen jarreren azterketaz baliatzen den teoria psikologikoa da. Modu honetan komunikazioa E-E (estimulua-erantzuna) eskemara laburtzen da. Jokabide objetiboaren behaketa zuzena egiten dute. Fidagarriena den arren, Noam Chomsky hizkuntzalaria kontra agertu zala esan beharra dago, izan ere, hiztunaren sormena eta umeen hizkuntzaren ikasketa kontutan hartzen ez zituelako.

Mentalista

Hiztunen gogamen egoera aztertzen dute, eta, beraz, benetako jarrera ezkutuagoa gelditzen da. Hau da: “Jarrera nolabaiteko estimulazio batek esnatutako barne egoera bat da eta geroago organismoak izango duen erantzunean eragina izan dezake”.Ikuspegi honek metodo experimentalak erabiltzeko orduan arazoak sortzen ditu; izan ere, jarrerak aztergai den erantzunak baino barneko egoerak badira, ikertzaileak hiztunek esaten dutenare menpe daude, eta, dakigunez norberak esandakoa oso subjetiboa izaten da (ikerketari balioa murrriztuz).

Hizkuntzen jarrerei buruzko azterketen aplikazio motak

Metodo kualitatiboa

Hiztunak eztabaida-taldeetan (Focus Group-etan) jartzen dira eta aurretik antolatutako elkarrizketa eta eztabaiden bitartez euren jarrera eta sentipenak jasotzen dira. Ikerketa kualitatiboek bi helburu nagusi dituzte:

  • Hizkuntza-jarreren literaturan ohikoak diren hiru dimentsioak (tresna balioa, balio integratzailea eta ideologia) hizkuntzarekiko jarreretan aztertzea
  • Partaideen diskurtsoa kontuan izanik eta jarreren aniztasun eta konplexutasunaren berri izateko asmoz, zein dimentsio berri ager daitekeen antzematea

Metodo honek jarrerak jasotzeko eta ikusteko aukera ezin hobea ematen du, eta, gainera, gai baten ikuspegi anitza azaleratzeko egokia da.

Metodo kuantitatiboa

Ikesta bat prestatu eta betearazi egiten da, orduan galdekizunaren bitartez jasotako erantzunekin, azterketari ekiteko. Soziolinguistikaren kasuan, analisis kuantitatiboaren oinarria hizkuntz dibertsitatearen neurketa da. Horretarako, Joseph Greenberg-ek (1956) teknika bat asmatu zuen.

Metodo zuzena

Galdekizunak eta zeharkako metodoak (grabaketa prestatuak entzutea, …)

1-     Hizkuntzen ukipena

Hizkuntzen ukipena

Gizarte baten hizkuntza bat baino gehiago denean, hizkuntzen ukipena gertatzen da. Hizkuntzen ukipena emateko hainbat arrazoi dauden arren, nagusienak bi hauek dira:

  • Arrazoi geografikoak: Bi komunitate linguistikoen arteko mugan, hiztunek euren hizkuntza jakiteaz gain, auzokoen hizkuntza ere hitz egiteko joera izaten dute
  • Migrazioa: Komunitate linguistiko handi bat beste hizkuntza bat dagoen eremu geografikora mugitzen denean

Esan dezakegu:

“Bi hizkuntzen ukipena gertatzen da gizarte bateko hiztunek hitz egiterakoan txandakatzen dituztenean”  Weinreich (1974)

-Hizkuntzen ukipenen ondorioak

Hizkuntzen ukipenen ondorioz hainbat fenomeno gerta daitezke:

  • Sistemen ukipenez gertatutakoak:
  • Interferentzia: Hizkuntza bateko fenomeno bat (ahozkera mailakoa, maila morfologikokoa, …) beste hizkuntza baten agertzen denean. Gehienetan pertsona elebidunak daudenean gertatzen da.
  • Bateratasuna (konbergentzia): Bi hizkuntzen sistemak antzekoak direnean, hurlbin daudenean, elkartzeko joera izaten dute
  • Mailebua: Mailebua hizkuntza batek beste batetik hartu eta berea egiten duen hitza da
  • Kalkoa: Gehienetan joskeran ematen den fenomenoa da, hizkuntza batek besteak duen joskera sistema kopiatu egiten du (kalkatu egiten du)
  • Hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen direnean:
  • Hizkuntzaren hautaketa: Hiztunak egoera babatzuetan hizkuntza bat erabiltzen duenean, eta besteetan, beste hizkuntza
  • Hizkuntzaren ordezkapena: Hizkuntza batek besteari lekua kendu eta erabileran ordezkatu egiten duenean
  • Kodigo aldaketa (hizkuntzen txandaketa): Erabiltzerakoan batetik bestera pasatzea
  • Kodigoen nahasketa (amalgama): Berba egiterakoan beste hizkuntzako hitzak sartzen direnean
  • Hizkuntzen ukipenaz jarraitzen diren aldaerak:
  • Pidgin hizkuntzak: Bi komunitate linguistikoen artean ematen den harremanaren ondiroz garatzen da. Elkar ulertu nahian euren bi hizkuntzen arteko nahasketa bat egiten dute.
  • Kreolera hizkuntzak: Pidgin osatua, arautua eta garatua da. Hizkuntza bat dela esan daiteke.
  • Hizkuntza frankoa: Ama-hizkuntza ezberdinak dituzten pertsonen artean komunikatzeko erabiltzen den bariazio linguistikoa
Elebitasuna

Elebitasuna bi hizkuntza erabiltzeko gaitasuna duen pertsona edo komunitatea adierazten duen fenomenoa da. Eleaniztasunaren kasurik arruntena da. Beste definizio batzuk:

Jaiotzez jasotako bi hizkuntzen jabekuntza.

Jaiotzez kanpo, ikasi den beste hizkuntza erabiltzeko gaitasuna.

Bi hizkuntza txandakatuz erabiltzeko gaitasuna

Banakako elebitasuna:

Pertsona batek ulermena, mintzamena, irakurmena eta idazmena bi hizkuntzetan menderatzen baditu, elebiduna dela esan daiteke.

Gizarteko elebitasuna:

Gizarte bateko hiztun guztiak elebidunak direnean gertatzen den fenomenoari deritzo.

Eleaniztasuna

Hiztun batek edo gizatalde batek hiru hizkuntza edo gehiago jakin eta erabiltzean gertatzen den fenomenoari deritzo.

Diglosia

Komunitate batean bi hizkuntza sistema (hizkuntza baten aldaerak edo bi hizkuntza desberdin) xede ezberdinerako erabiltzen direnean; hots, egoera soziopolitiko ezberdinetan daudenean. Adibidez A hizkuntza administraziorako, komunikabideetarako eta erabilera jasoetarako hizkuntza da; B, ordea, familia-giroan eta lagunartean erabiltzen da eta erabilera apalagoetako hizkuntza da. Hori egoera diglosiko bat izango litzateke. Diglosiaren agerpenerako hainbat faktore daude:

  • Erabilera: Hizkuntza bakoitza esparru ezberdinetan erabiltzea
  • Prestigioa: Hizkuntz “altuak” “baxuak” baino prestigio gehiago duela uste da
  • Ondasun literarioa: Aberastasun literarioa
  • Jasotzeko era: Etxean jaso izanak prestigioa kentzen dio, eskolan jasotzeak ordea, gehitu
  • Estandarizazioa: Gramatika liburuak edukitzea
  • Estabilitatea: Hizkuntza “altua” ez da ia aldatzen, “baxua”, bestalde, bai
  • Gramatika: Gramatika aberatsagoa izateak prestigio gehiago ematen du
  • Hiztegia: Lexiko aberats eta teknikoak prestigio gehiago ematen du
  • Fonologia: Hizkuntza “altuak” elementu arkaikoagoak ditu

Diglosiarik dagoen jakiteko aztarnak:

  • Komunitate bateko biztanleak erabiltzen duten hizkuntza/aldaeretan ierarkia bat dagoela ohartzen direnean
  • Ohartzen dira ere hizkuntza/aldaera hori ez dela berez nahikoa komunitate guztiko biztanleak sozialki integratzeko

Hizkuntza bat beste bat baino hobeagoa dela ezin esan daiteke, hizkuntzalariek ez baitute inoiz hori argudiatzeko arrazoirik aurkitu. Era berean, hizkuntza bat beste bat baino errezago ikas daitelkelaren uste hori ere ezabatu beharko genuke, izan ere, jaio berriek edozein hizkuntz ikas dezakete (Alemaniera, Ingelesa, Frantzesa, ..) nahiz eta eurek guraso Afrikarrak eduki (adibidez). Kontu guzti hauen atzean hizkuntzarekiko jarrerak daude. Jarrera positiboak hizkuntzak ikasteko lagungarriak dira, ezkorrak ordea, ez dute ezer onik ekartzen. Beraz, zuk zein aukeratuko zenuke?

2-     Metodologia

Soziolinguistikaren metodologia

Soziolinguistikaren esparrua (hizkuntzaren soziologia kanpoan utzi arren) oso zabala da; zentzu estuan harturik, ordea, Soziolingusitikaren ikerketa arloa hizkuntzaren aldakortasuna eta hiztunak aukeratzeko dituen aldaeren azterketara mugatuko litzateke. Beti ere, Dialektologiak bezala, hizkuntza bizia (jendeak hitz egiterakoan erabiltzen duena) aztertzen duela kontutan harturik.

Soziolinguistikak ere, beste edozein zientziak bezala, bere ikerketak egiteko metodologia bat behar du, ondorengo eskeman laburtutakoa zehazki:

Dialektologiaren metodologia

Dialektologiak ere bere metodologia du.

Galdekizuna

Galdekizunak jasotzeko orduan hainbat metodo erabiltzen dira:

  • Zuzena: Deixiaren bitartez, argazkiak erakutziz,…
  • Zeharkakoa: Galderen bitartez. Bai galdegaia izkutuan dituzten galderen bitartez (adibidez: nola esaten zaio papar gorria duen txoriari?), bai galdegaia beste hikuntza baten emanez (adibidez: “house” zelan esaten duzu?)
  • Naming: Erantzun bakarra jasotzeko asmakizun moduko galderak (adibidez: zer daukat eskuan?)
  • Talking: Erantzun anitza jasotzeko asmakizun itxurako galdera (adibidez: alorretan zein lan egiten duzu?)
  • Reverse: Prosezu luze batez hitz bat jasotzea (adibidez: artoaren prosezua nolakoa da?)
  • Completing: Informatzaileak hutsunea bete behar du (adibidez: gariarekin ogia eta artoarekin… -taloa-)
  • Converting: Adizkiak jasotzeko metodo onenetarikoa. Aurreko gauza bera baina erantzun taldeekin (adibidez: baserritarrak artoa ereiten…-du-, artoak bizarrak izaten… -ditu-)

 

3-     Hizkuntza plangintza

Hizkuntza politika

Hizkuntzaren afera edo/eta arazo problema aztertu, ikuspegi ezberdinen eztabaida kontutan hartu eta hartzen diren neurriekin eta erabakiekin du zer ikusia. Balio orokorreko helburuak seinalatzen ditu, erabakiak hartzen ditu eta aginduak ematen ditu.

Hizkuntza plangintza

Hizkuntza politikak eman dituen aginduak betetzen ditu, hauta diren lerro nagusien arabera ekintzak antolatuz, hulburu nagusiak betetzea du hhelburu. Hizkuntza politikak agindutakoa eta emandako helburuak lortzeko egitasmoa prestatzen du, aurrera eramateko bidea zein den zehaztuz.

Ingurumeneko baldintzak aztertu ondoren, hizkuntzekiko ekintzak ordenatu eta planifikatu egiten ditu, hizkuntzen egoerei buruzko jokabideak antolatuz, beti ere, gizartearen hizkuntza-portaeran eragin bat izateko. Bi plangintza mota daude:

1-Korpusaren plangintza

Hizkuntzak bere izatez dituen alderdi ezberdinak lantzeko egitasmo zehaztuak dira. Plangitza honi dagokio hizkuntzaren norbatibizazio bateratzailea (gramatikaren aldetik eta lexikoaren aldetik), idatzirako norma bateratzaileak eta aldaki ezberdinen erabilerak.

2-Estatusaren plangintza

Hizkuntzak gizartean duen egoeraren eta egoera horren inguruan presta daitezkeen plangintza ezberdinak dira. Honi dagokio legezko egoera finkatzea, irakaskuntza arautu eta betetzea, erabilera sozialean hizkuntzaren egoera garatzea, hizkuntzen arteko harremanak baketsu mantentzea.

Denboraren aldetik epe ezberdinetako plangintzak daude:.

Dimentsioaren aldetik ere bi mota daude:

  • Mikromailakoak: norbanakoak, taldekoak,… Helburu operatiboak dituzte helburu
  • Makromailakoak: organizazio, komunitate, gizarte oso hartzen dutenak. Helburu estrategikoagoak izaten dituzte
Behatokiak

Hitzak berak aditzera ematen duen bezala: begira, zain, egoteko tokia litzateke. Behatoki mota objektuak markatzen du, baina gehienbat giza eskubideak zaintzeko sortzen dira, edozein motatako eskubideeen defentsarako eta urraketak salatzeko. Halaber, nazioarteko erakunde eta epaitegiekin eta erakunde ez gubernamentalekin harremanetan jartzeko, eskubideen urraketak salatzeko eta ahal den neurrian eskubide horien errespetua gobernuei eta erakunde ofizialei eskatzeko.

 

+Bibliografia:

Rosa Miren Pagolak emandako apunteak.

Wikipedia (termino batzuk hobeto ulertzeko)

http://es.scribd.com/doc/20445684/Glosario-de-Terminos-Linguisticos-469-Vocablos


KUKUTZA-tik EZ DIRA PASAKO!

Goizeko bostak dira Errekaldeko auzoan eta Kukutza izeneko gune kulturalaren aurreko bihurgunean ertzaintzaren hogei bat furgoi agertu dira ezustekoan. Hauetatik bakoitzetik 7-8 beltz jaisten dira guztiz armaturik. Helburua? Azken 13 urte hauetan auzoaren bizitza kulturala bermatzen eta aberasten lan egiten aritu diren pertsonen proiektua  txikitzea, eta baita pertsona askoren ametsak ere.

Errekaldeko auzoak kultura gune baten beharra izan du orain dela 13 urtetik hona. Behar hori asetzeko, gazte talde bat izan zen Kukutza ekimenari hasiera eman ziona. Baliabide ekonomikorik ez, baina eremu legaletik atera gabe, auzoak behar zuen gune kulturala bilakatu zen. Abandonatuta zegoen industria zahar bat okupatu egin zuten, jabeari baimena eskatu ondoren, eraikina bere osotasunean berriztatu zuten eta urteak igaro ahala, hainbat motako proposamen eta ariketa kulturalak jaso zituen. Udaletxeak ez da inoiz arduratu Errekaldeko auzoaren bizitza kulturalaz Kukutza sentimendu eta proiektua auzoarentzako lan egiten zegoelako denbora guztian. Baina mundu honetan egunero gertatzen den bezala, ekonomiak kulturari gailentzen zaio eta honen ondorio garbia dugu aurten, irailaren 20an aurrera eramandako Kukutzaren aterarazte krudela.

Urte askotan zehar aurrera eramandako proiektu honen etorkizuna hiru egunetan zehar erabaki zela esan daiteke, eta Kukutza ziren lau hormak aparte, gauza gehiago txikitu egin ziren. Euren gorputzekin eta harriekin Kukutza babestu zutenek EAE-ko poliziaren biolentzia krudela jasan behar izan zuten. Hurrengo bideoak bortizkeri horren isla dira.

Desalojoari eta Kukutzari buruz informazio gehiago nahi izatekotan: